Udaberria ere heldu zan

Kaixo aspaldiko,
oraingo honetan udaberriaren etorrera dala ta eztala nire lantegiko euskerako aldizkarirako idatzi neban artikuloa eskegittea pentsatu dot. Ea zer deritzozuen:
Prest al zaudete lagunok udaberriari ongi etorria emateko?? Urtaro eder hau gainean daukagu jada eta badirudi aurten ere gure barne indar guztiak asaldatzeko prest datorrela urtaro zorotxu hau. Martiaren 21-22 inguruan sartuko gara euskaldun guztiok urtaro honetan (data ofiziala, minutu eta segunduetako zehaztasunarekin, mass-medietako eguraldi iragarle izarratuek jakinaraziko digute).
Hori dela eta, 2006ko udaberri honi ere euskeraz kaixo esaten animatzen zaituztegu. Esango duzue, eta zertarako egin behar dot nik euskeraz udaberrian? Esaten dutenez udaberrian gure sentimenak berpizten dira, eta hori denori nabari zaigu neurri batean edo bestean. Bihotzeko kontuak magnifikatzen dira garai honetan sarritan eta horregatik zuen maiteekin eta hurbileko jentearekin harremanak eukiteko euskeraz egitea gomendatzen dizuegu. Badakizu zein ederto geratzen den “maite zaitut laztana” esatea neskalagun edo mutilagunari??? Eta zer esanik ez, zein zabal eta patxadan geratuko zareten negu osoan pelmada ematen eduki duzuen astopotro edo maripurtzil horri “joan zaitez pikutara!!!” oihu eginda???
Benetan merezi du, udaberri honetan ere maitasuna euskeraz dator eta horregatik sentsazio miragarri hauek euskeraz bizitzeko parada badaukazue aprobetxatu eta ikusiko duzue zenbat gozatuko duzuen! Eta oraindik euskeraz ez dakien laguntxoren bat badaukazue zergatik ez duzue urtaro aldaketa aprobetxatzen klasetxo batzuk hartzera animatzeko? Ziurrenik buruhauste txiki bat izango da hasieran baina gero uda edo udazken garaian euskeraren arbola fruituak ematen hasten denean ikusiko duzue zelako satisfazioa izango duzuen, adibidez, lagun hori Benitoren “udazken koloretan” euskeraz oso-osorik kantatzeko gai ikusten duzuenean...jeje baina udazkeneko kontuak bere sasoirako utziko ditugu hobeto ezta?
Beraz badakizue, aurten ere lorez betetako belartzetako pikniketan, doministikun eta alerjiaz betetako medikuen kontsultetan, hainbat jentez betetako mendiko ibilaldietan, arratsaldeko eguzkia aprobetxatzeko egindako pasealditxoetan...udaberria bihotzean eta euskera ezpainetan!!!

0 Comments:
Post a Comment
<< Home