2005-09-06

Udako oporretatik bueltan


Aupa barriro ere,
zelan pasatu dozue uda? Hori izango zan irail honen hasieran gehien entzungo zen esaldietako bat, ez dozue uste?
Ba ni ederto baten ibili naz. Izan be, Irlandako hiriburua dan Dublinen egon naz. Oso esperientzia ederra eta aberasgarria izan da niretzat, akademian inglesa ikasteaz aparte Europa osoko lagun asko egin eta eurekin momentu oso onak pasatu dodazalako. Horren adierazgarri, laster argazkiren bat edo beste eskegiko dotsuet kahiera honetan.
Dublineko parke berde eta kale jentetsuetatik aparte, bere gau giroa ondo ezagutzeko aukera izan dot eta oso bizia eta alaia dela ziurtatzen dizuet. Behar bada, ordutegiak dira euskaldunentzako puntu negatiboena; apur bat goiz zarratzen baitabez pub famatuak. Halan da be, merezi dau gau Dublindarrean inongo loturarik gabe murgiltzea...
Hurrengo batean inglesez idatzi beharko dot ez???